Koronabirusa

Doneztebeko eskolako 15 ikasle eta Leitzako eskolako beste 14 konfinatu dituzte asteburu honetan

Ttipi-Ttapa 2021ko eka. 14a, 14:15
Doneztebeko San Miguel ikastetxea.

Nafarroako Gobernuak gaur jakitera eman duenez, Nafarroa osoan 256 ikasle konfinatu dituzte asteburu honetan, horietatik 15 Doneztebeko San Migel eskolako Lehen Hezkuntzako hirugarren mailako ikasleak dira eta beste 14 Leitzako Erleta eskolako Lehen Hezkuntzako lehen mailakoak.

Gaur gaurkoz, Nafarroan guztira 624 ikasle dira etxean daudenak, Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikasleriaren %1,01.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun