Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, 468 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 714 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 443 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 525 Bortzirietan.
Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, ekainak 13, 854 proba egin zituzten (556 PCR eta 298 antigeno proba) eta horietatik 49k positibo eman zuten (%3)
COVID-19ak jota, atzo, ekainak 13, bi pertsona ospitaleratu zituzten, ez zuten inor ZIUan sartu eta ez zuten hildakoren berririk eman. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 35 daude ospitalean, horietatik 11 ZIUan.
Adin-tartekako kasuen banaketari dagokionez, talde nagusia 45 eta 59 urte bitartekoa da (%35), ondotik 15 urtetik beherakoak eta 15-29 urtekoak (%23). Segidan, 30-44 urteko taldea (%12) eta 75 urtetik gorakoena (%7). Atzo ez zen kasurik izan 60 eta 75 urte bitarteko taldean. Positibo berrien batez bertzeko adina 36 urtekoa da. Generoari dagokionez, % 54 emakumeak dira eta % 46 gizonak.
Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, atzoko kasuak batuz gero, 62.802 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 1.190ekoa.