COVID-19: Azken datuak

Nafarroan 59 positibo atzeman zituzten atzo, horietatik bana Donezteben eta Leitzan

Ttipi-Ttapa 2021ko eka. 12a, 07:00

Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 32 daude ospitalean, horietatik 11 ZIUan.

Azken datuen arabera, atzo bi positibo atzeman zituzten gure lurraldean: Donezteben bat eta Leitzan bat. Nafarroa osoko azken datuei erreparatuta, positibotasun tasa %4,2koa da eta COVID-19agatik gaixotuta ospitalean 32 pertsona zeuden (horietatik 11 ZIUan). Atzeman zituzten 59 kutsatuen batez bertzeko adina 29,3 urtekoa da. Iazko martxoaz geroztik COVID-19aren ondorioz Nafarroan hildakoen kopurua 1.190ekoa zen atzo.

Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, 465 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 712 Elizondoko eremuan  (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 439 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 525 Bortzirietan.

Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, ekainak 11, 1.415 proba egin zituzten (868 PCR eta 814 antigeno proba) eta horietatik 59k positibo eman zuten (%4,2)

COVID-19ak jota, atzo, ekainak 11, bi pertsona ospitaleratu zituzten, ez zuten inor ZIUan sartu eta ez zuten hildakoren berririk eman. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 32 daude ospitalean, horietatik 11 ZIUan.

Ikuspegi geografikotik, Iruñean eta Iruñerrian daude positiboen %56, Tuteran %10 eta Lizarran %0. Gainerako positiboak (%34) Nafarroako bertze eskualde batzuen artean daude banatuak.
 
Txertaketa-planari dagokionez, Nafarroan 480.818 pertsona txertatu dituzte atzoko egunera arte. Atzo, ekainak 11, 5.417 txerto paratu zituzten eta, oraingoz, 186.720 pertsonek hartu dituzte bi dosiak.
 

Adin-tartekako kasuen banaketari dagokionez, talde nagusiak 15 urtetik beherakoak (%31) eta 45 urtetik 59 urtera bitartekoak (%29) dira. Ondotik, 30-44 urteko taldea (%22) eta 15-29 urteko taldea (%18). Atzo ez zen kasurik erregistratu 60 eta 75 urte bitarteko taldeetan eta 75 urtetik gorakoetan. Positibo berrien batez bertzeko adina 29,8 urtekoa da. Generoari dagokionez, % 56 emakumeak dira eta % 44 gizonak.

Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, atzoko kasuak batuz gero, 62.727 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 1.190ekoa.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun