COVID-19: Azken datuak

Nafarroan 61 positibo atzeman zituzten atzo, horietako bi Donezteben

Ttipi-Ttapa 2021ko eka. 11a, 07:16

Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 33 daude ospitalean, horietatik 11 ZIUan.

Azken datuen arabera, atzo bi positibo atzeman zituzten gure lurraldean: atzokoan ere biak Donezteben. Nafarroa osoko azken datuei erreparatuta, positibotasun tasa %4koa da eta COVID-19agatik gaixotuta ospitalean 33 pertsona zeuden (horietatik 11 ZIUan). Atzeman zituzten 61 kutsatuen batez bertzeko adina 29,3 urtekoa da. Iazko martxoaz geroztik COVID-19aren ondorioz Nafarroan hildakoen kopurua 1.190ekoa zen atzo.

Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, 466 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 712 Elizondoko eremuan  (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 438 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 525 Bortzirietan.

Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, ekainak 10, 1.544 proba egin zituzten (731 PCR eta 813 antigeno proba) eta horietatik 61ek positibo eman zuten (%4)

COVID-19ak jota, atzo, ekainak 10, pertsona bat ospitaleratu zuten, ez zuten inor ZIUan sartu eta ez zuten hildakoren berririk eman. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 33 daude ospitalean, horietatik 11 ZIUan.

Ikuspegi geografikotik, Iruñean eta Iruñerrian daude positiboen %57, Tuteran %11 eta Lizarran %3. Gainerako positiboak (%29) Nafarroako bertze eskualde batzuen artean daude banatuak.
 
Txertaketa-planari dagokionez, Nafarroan 475.401 pertsona txertatu dituzte atzoko egunera arte. Atzo, ekainak 10, 6.460 txerto paratu zituzten eta, oraingoz, 184.161 pertsonek hartu dituzte bi dosiak.
 

Adin-tartekako kasuen banaketari dagokionez, talde nagusiak 30-44 urtekoak (%30) eta 15-29 urtekoak (%25) dira. Ondotik, 15 urtetik beherakoak (%23) eta 45 urtetik 59 urtera bitartekoak (%20). Azkenik, 60 eta 75 urte bitarteko taldea (%2) eta 75 urtetik gorakoen artean ez da kasurik erregistratu. Positibo berrien batez bertzeko adina 29,3 urtekoa da. Generoari dagokionez, % 61 emakumeak dira eta % 39 gizonak.

Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, atzoko kasuak batuz gero, 62.668 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 1.190ekoa.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun