Uste da SARS-CoV-2-aren jatorria saguzarrak direla, eta horietatik gizakiengana igaro zela, ezagutzen ez den tarteko beste animalia-espezie baten bidez. Tarteko animalia ez ezagutzeak ez du erran nahi animaliei ez zaienik transmititzen, izan ere, ikusi dugu bisoi-granjetan agerraldiak izan zirela. Azaldu dira kutsatutako animaliak zoo batzuetan ere, tigreak, lehoiak eta beste felido batzuk ere, baita etxeko maskotak, batez ere katuak. Honen inguruan aritu da Ana Galarraga Aiestaran Elhuyarreko zientzia dibulgatzailea, ETBk eta Elhuyarrek elkarrekin ekoiztutako Teknopolis programan.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.