Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, 464 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 712 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 438 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 525 Bortzirietan.
Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, ekainak 9, 1.682 proba egin zituzten (868 PCR eta 814 antigeno proba) eta horietatik 49k positibo eman zuten (%2,9)
COVID-19ak jota, atzo, ekainak 9, ez zuten inor ospitaleratu zuten, ez zuten inor ZIUan sartu eta ez zuten hildakoren berririk eman. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 34 daude ospitalean, horietatik 11 ZIUan.
Adin-tartekako kasuen banaketari dagokionez, talde nagusiak 15 urtetik beherakoak (%31) eta 45 urtetik 59 urtera bitartekoak (%29) dira. Ondotik, 30-44 urteko taldea (%22) eta 15-29 urteko taldea (%18). Atzo ez zen kasurik erregistratu 60 eta 75 urte bitarteko taldeetan eta 75 urtetik gorakoetan. Positibo berrien batez bertzeko adina 29,8 urtekoa da. Generoari dagokionez, % 56 emakumeak dira eta % 44 gizonak.
Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, atzoko kasuak batuz gero, 62.607 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 1.190ekoa.