Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, 462 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 712 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 438 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 525 Bortzirietan.
Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, ekainak 8, 2.061 proba egin zituzten (1.193 PCR eta 868 antigeno proba) eta horietatik 39k positibo eman zuten (%2,6)
COVID-19ak jota, atzo, ekainak 8, pertsona bat ospitaleratu zuten, ez zuten inor ZIUan sartu eta ez zuten hildakoren berririk eman. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 36 daude ospitalean, horietatik 13 ZIUan.
Adin-tartekako kasuen banaketari dagokionez, talde nagusiak 30-44 urtekoak (%31) eta 15-29 urtekoak (%25) dira. Ondotik, 45 eta 59 urte bitarteko taldea (%23) eta 15 urtetik beherakoak (%15). Azkenik, 60 eta 75 urte bitarteko taldea dago (%4), eta 75 urtetik gorakoak (%2). Positibo berrien batez bertzeko adina 34,1 urtekoa da. Generoari dagokionez, % 56 emakumeak dira eta % 44 gizonak.
Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, atzoko kasuak batuz gero, 62.558 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 1.190ekoa.