Elizondoko komisaldegiko foruzainek N-121-A errepidean, Olaben, egindako kontrol batean hainbat gidari geldiarazi behar izan dituzte. Hiru gidarik drogetan positibo eman dute: anfetaminan, kalamuan eta metanfetaminan positibo eman du kamioi gidari batek; marihuana zeraman autoan bertzeak; eta kamioiari Ibilgailuen Azterketa Teknikoa (IATa) pasatzekoa zion hirugarrenak.
Horrez gain, kontroletik 30 metro baino guttiagora zegoen Stop seinalea ez betetzeagatik eta gidabaimenaren iraungitze data pasatua izanagatik bertze bi isun ere paratu dituzte.