Koronabirusa

Europar Batasuneko herrialdeetara bidaiatzeko 'COVID-19 ziurtagiri digitala' martxan da Nafarroan

Ttipi-Ttapa 2021ko eka. 7a, 16:30

Gaurtik hasita Osasunaren Karpeta Pertsonalaren bidez eskura daiteke. Horrela, eramaileak errazago mugitu ahal izanen du Europar Batasuneko herrialdeetan barrena, titularrak COVID-19aren aurrean baimendutako txertoren bat hartu duela, gaixotasunetik sendatu dela edo EBk baliozkotutako proba bat egin eta emaitza negatiboa izan duela egiaztatzen duelako.

Ziurtagiria dagoeneko eskura daiteke Osasunaren Karpeta Pertsonalaren bidez eta mugikorrean gorde ahal izanen da. Eta, aste honetan zuzenean ere tramitatu ahal izanen da osasun zentroetako administrazio zerbitzuetan. Hala eskatzen duenari, paperean ere emanen diote.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun