Amets egiten segitzeko garaipena lortu du Baztan futbol taldeak

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2021ko eka. 7a, 08:00
Oraindik maila mantentzeko lanean segitzen du Baztan futbol taldeak. Argazkia: Juan Mari Ondikol

Txantrean azken minutuan irabazi zuen eta gauzak arras zail izaten segitzen badu ere, matematikoki ez du kategoria galdu oraindik

Beti Gazteko futbol taldearen igoeraz gain, bertze hainbat emaitza ekarri ditu asteburuak. Baztan futbol talde nagusiak, erraterako, garaipena lortu zuen ortziralean Txantrean eta kontuak arras zail segitzen badute ere, oraindik hirugarren maila mantentzeko ametsarekin segitzen du. Doneztebek berdindu egin zuen Lerinen.

FUTBOLA

Nafarroako hirugarren mailan

  • UDC Txantrea 0 – Baztan 1 (Andoni Goñi)

Gipuzkoako Ohorezko mailatik hirugarren mailarako igoera fasean, finalerdia itzulerakoa

  • Beti Gazte 3 (Ander Ordokik 2 eta Unai Telletxea) – Añorga 1 (joanekoan 0-4 irabazi zuten lesakarrek eta finalean izanen dira).

Nafarroako Preferente mailan

  • CD Lerinés 2 – Doneztebe 2 (Irail Zestau eta Ander Arbilla)

Nafarroako Erregionaleko lehen mailan

  • CD Rotxapea 4 - Doneztebe B 1 (Unai San Miguel)

Gipuzkoako Emakumezkoen ohorezko mailako kopan, 5. posturako lehia

  • Urnieta 0 - Beti Gazte 2 (Olaia Iantzi eta beraien atean). Bosgarren bukatu dute Lesakako emakumeek.

Nafarroako jubenilen lehen maila

  • Doneztebe 3 (Iraitz Aiesa, Ugaitz Aldabe eta Aitor Agesta)

Gipuzkoako kadeteen lehen mailako txapeldunen fasean

  • Trintxerpe 0 - Gure Txokoa 3 (Eneko Loiarte, Amaiur Goñi eta Ivan Nuñez)

Nafarroako kadeteen bigarren mailan final laurdenak

  • Zizur A 4– Baztan 2 (Imanol Goienetxe eta Oihan Zapata)

Nafarroako neska kadete-infantilak

  • Beti Gazte 1 (Laida Taberna)– CD Lourdes 2

Nafarroako infantilen lehen mailan, bigarren kanporaketa

  • Baztan 0 – CD Amigó 3
  • Gure Txokoa 0 – CD Gares 1

Nafarroako infantilen bigarren mailan

  • Baztan 1 (Mikel Sansiñena) – CAD Irabia 2
  • Doneztebe 7 (Koteto Ezkurrak 4, Javier Zabala, Rafael Guertan) – CD Etxarri Aranatz 0

 

ARETO-FUTBOLA

Gipuzkoako ligan, Udaberriko txapelketa senior

  • Bar Cachon Errotaburu 4 - Xuga Gure Txokoa 2

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun