Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, 462 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 712 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 438 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 525 Bortzirietan.
Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, ekainak 6, 853 proba egin zituzten (513 PCR eta 340 antigeno proba) eta horietatik 39k positibo eman zuten (%4,6)
COVID-19ak jota, atzo, ekainak 6, ez zuten inor ospitaleratu baina jada ospitaleratua zegoen bat ZIUan sartu zuten eta ez zuten hildakoren berririk eman. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 40 daude ospitalean, horietatik 12 ZIUan.
Adin-tartekako kasuen banaketari dagokionez, talde nagusiak 30 eta 44 urte bitartekoak dira (%30), eta 45 eta 59 urte bitartekoak (%28). Ondotik, 15 urtetik beherakoak (%23) eta 15-29 urtekoak (%15). Azkenik, 60 eta 75 urte bitarteko taldea dago (kutsatze berrien %4), eta 75 urtetik gorakoen artean ez da ezer erregistratu. Positibo berrien batez bertzeko adina 34 urtekoa da. Generoari dagokionez, % 52 emakumeak dira eta % 48 gizonak.
Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, atzoko kasuak batuz gero, 62.460 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 1.190ekoa.