Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, 462 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 710 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 434 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 525 Bortzirietan.
Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, ekainak 4, 1.776 proba egin zituzten (1.026 PCR eta 744 antigeno proba) eta horietatik 72k positibo eman zuten (%4,1)
COVID-19ak jota, atzo, ekainak 4, bi pertsona ospitaleratu zituzten eta hildako baten berri eman zuten. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 41 daude ospitalean, horietatik 12 ZIUan.
Adin-tartekako kasuen banaketari dagokionez, talde nagusiak 30 eta 44 urte bitartekoak dira (%42), eta 45 eta 59 urte bitartekoak (%21). Ondotik, 15 urtetik beherakoak eta 15-29 urtekoak (%14). Azkenik, 60 eta 75 urte bitarteko taldea dago, kutsatze berrien %9rekin, eta 75 urtetik gorakoen artean ez da ezer erregistratu. Positibo berrien batez bertzeko adina 35,3 urtekoa da. Generoari dagokionez, % 56 emakumeak dira eta % 44 gizonak.
Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, atzoko kasuak batuz gero, 62.384 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 1.190ekoa.