Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, 461 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 708 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 431 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 525 Bortzirietan.
Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, ekainak 3, 1.170 proba egin zituzten (1.026 PCR eta 744 antigeno proba) eta horietatik 67k positibo eman zuten (%3,3)
COVID-19ak jota, atzo, ekainak 3, lau pertsona ospitaleratu zituzten eta hildako baten berri eman zuten. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 42 daude ospitalean, horietatik 12 ZIUan.
Adin-tartekako kasuen banaketari dagokionez, talde nagusiak 30 eta 44 urte bitartekoak dira (%42), eta 45 eta 59 urte bitartekoak (%21). Ondotik, 15 urtetik beherakoak eta 15-29 urtekoak (%14). Azkenik, 60 eta 75 urte bitarteko taldea dago, kutsatze berrien %9rekin, eta 75 urtetik gorakoen artean ez da ezer erregistratu. Positibo berrien batez bertzeko adina 35,3 urtekoa da. Generoari dagokionez, % 56 emakumeak dira eta % 44 gizonak.
Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, atzoko kasuak batuz gero, 62.312 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 1.189koa.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!