Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, 461 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 708 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 431 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 525 Bortzirietan.
Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, ekainak 2, 2.177 proba egin zituzten (1.281 PCR eta 896 antigeno proba) eta horietatik 67k positibo eman zuten (%3,1)
COVID-19ak jota, atzo, ekainak 2, bi pertsona ospitaleratu zituzten eta ez zen Covid-agatik inor hil. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 42 daude ospitalean, horietatik 13 ZIUan.
Adin-tartekako kasuen banaketari dagokionez, talde nagusiak 15-29 urtekoak (%29) eta 30-44 urtekoak (%27) dira. Ondotik, 15 urtetik beherakoak (%21) eta 45 urtetik 59 urtera bitartekoak (%15). Azkenik, 60 eta 75 urte bitarteko taldea eta 75 urtetik gorakoen taldea daude, biak ere kutsatze berrien %4arekin. Positibo berrien batez bertzeko adina 32,4 urtekoa da. Generoari dagokionez, % 51 emakumeak dira eta % 49 gizonak.
Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, atzoko kasuak batuz gero, 62.254 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 1.188koa.