Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, 461 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 708 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 431 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 525 Bortzirietan.
Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, ekainak 1, 2.282 proba egin zituzten (1.290 PCR eta 992 antigeno proba) eta horietatik 88k positibo eman zuten (%3,8)
COVID-19ak jota, atzo, ekainak 1, ospitalean zegoen pertsona bat ZIUan sartu zuten eta hildako baten berri eman zuten. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 42 daude ospitalean, horietatik 13 ZIUan.
Adin-tartekako kasuen banaketari dagokionez, talde nagusiak 15 urtetik beherakoak (%28) eta 30-44 urtekoak (%24) dira. Ondortik, 15-29 urteko taldea (%22) eta 45-59 urteko taldea (%19). Azkenik, 60 eta 75 urte bitarteko taldea dago (%6), eta 75 urtetik gorakoak (%1). Positibo berrien batez bertzeko adina 31,1 urtekoa da. Generoari dagokionez, % 52 emakumeak dira eta % 48 gizonak.
Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, atzoko kasuak batuz gero, 62.187 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 1.188koa.