Hirugarren mailara igotzeko faseko finalerako sailkatzeko urrats handia eman du Beti Gaztek

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2021ko mai. 31a, 10:00

Bi gol egin zituen Urki Txoperenak AƱorgan eta Beti Gaztek ongi bideratua dauka finalerdia.

Baztan futbol talde nagusiak, aldiz, etxean berdindu eta miraria beharko luke kategoriari eusteko

Beti Gazte futbol talde nagusiak hirugarren mailara igotzeko faseko finala jokatzeko urrats handia eman zuen larunbat arratsaldean, finalerdietako joaneko partidan Añorgan 0-4 irabazita, partida bikain baten ondotik. Igande honetan jokatuko dute itzulerakoa Lesakan, baina hanka eta erdi baino gehiago finalean daukala erran daiteke. Baztan futbol taldeak, aldiz, berdindu egin zuen Giltxaurdin eta, honenbertzez, falta zaizkion lau partidak irabazteaz gain, bertze emaitzen menpe egon beharko luke maila mantentzeko. Doneztebeko talde nagusiak garaipena lortu zuen eta bigarren postuari eusten dio.

FUTBOLA

Nafarroako hirugarren mailan

  • Baztan 1 (Elorza) – Subiza Cendea de Galar 1

Gipuzkoako Ohorezko mailatik hirugarren mailarako igoera fasean, finalerdia joanekoa

  • Añorga 0 - Beti Gazte 4 (Urki Txoperenak 2, Ander Ordoki eta Igor Gurrutxaga)

Nafarroako Preferente mailan

  • Doneztebe 2 (Jon Sein eta Borja Arregi)– CDE Lezkairu 1

Nafarroako Erregionaleko lehen mailan

  • CD Liceo Monjardin 1 - Doneztebe B 1 (Lander Mindegia)

Gipuzkoako Emakumezkoen ohorezko mailako kopan

  • Urola 1 - Beti Gazte 3 (Olaia Mendiburu, Olaia Iantzi eta Irati Oiartzabal)

Nafarroako jubenilen lehen mailan

  • Baztan 2 (Unai Elorza eta Xabier Lopez) – Doneztebe 1 (Lander Mindegia)

Gipuzkoako kadeteen lehen mailako txapeldunen fasean

  • Zarautz 0 - Gure Txokoa 0 (penaltietan 3-4 irabazi Gure Txokoak)

Nafarroako kadeteen bigarren mailan final zortzirenak

  • AD Mendillorri B 1 – Baztan 2 (Zena Irisarri eta Oihan Zapata)

Nafarroako neska kadete-infantilak

  • CD Valle de Egues 3 - Beti Gazte 4 (Leire Ariztegik 2, Laida Taberna eta Onintza Iparragirre)

Nafarroako infantilen lehen mailan

  • Baztan 3 (Mattin Mayora, Ugaitz Garaikoetxea eta Asier Opoka) – SD Lagunak 0
  • CD Oberena 3 - Gure Txokoa 0

Nafarroako infantilen bigarren mailan

  • FC Bidezarra 4 – Baztan 3 (Mikel Sansiñenak 2 eta Gartxot Iribarren)
  • CD San Ignacio 3 – Doneztebe 4 (Koteto Ezkurrak 3 eta Ugaitz Salaberri)

 

ARETO-FUTBOLA

Gipuzkoako ligan, Udaberriko txapelketa senior

  • Xuga Gure Txokoa 1 – Miren Taberna OKE 3

Nafarroako neskak, finalerdia

  • CD Orvina A 4 – Aurrera 1

Mutiko infantilak

  • AD San Juan B 6 - Aurrera A 2
  • Aurrera B 3 – AD San Juan A 2

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun