COVID-19: Azken datuak

Nafarroan 50 positibo atzeman zituzten atzo baina, laugarren egunez, bakar bat ere ez gure herrietan

Ttipi-Ttapa 2021ko mai. 31a, 07:02

Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 47 daude ospitalean, horietatik 12 ZIUan.

Azken datuen arabera, atzo, laugarren egunez segidan, ez zuten kasu positibo bakar bat ere atzeman gure lurraldean. Nafarroa osoko azken datuei erreparatuta, positibotasun tasa %4,5ekoa da eta COVID-19agatik gaixotuta ospitalean 47 pertsona zeuden (horietatik 12 ZIUan). Atzeman zituzten 50 kutsatuen batez bertzeko adina 29 urtekoa da. Iazko martxoaz geroztik COVID-19aren ondorioz Nafarroan hildakoen kopurua 1.186koa zen atzo.

Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, 461 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 708 Elizondoko eremuan  (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 431 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 525 Bortzirietan.

Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, maiatzak 30, 1.113 proba egin zituzten (735 PCR eta 378 antigeno proba) eta horietatik 50ek positibo eman zuten (%4,5)

COVID-19ak jota, atzo, maiatzak 30, pertsona bat ospitaleratu zuten Nafarroan eta hildako baten berri eman zuten. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 47 daude ospitalean, horietatik 12 ZIUan.

Ikuspegi geografikotik, Iruñean eta Iruñerrian daude positiboen %60, Tuteran %6 eta Lizarran %16. Gainerako positiboak (%18) Nafarroako bertze eskualde batzuen artean daude banatuak.
 
Txertaketa-planari dagokionez, Nafarroan 396.318 pertsona txertatu dituzte atzoko egunera arte. Atzo, maiatzak 30, 3.237 txerto paratu zituzten eta, oraingoz, 144.139 pertsonek hartu dituzte bi dosiak.
 

Adin-tartekako kasuen banaketari dagokionez, talde nagusiak 15 urtetik beherakoak dira (%42), atzetik 15-29 urtekoak eta 30-44 urtekoak (%18). Ondotik, 45 eta 59 urte bitarteko taldea (%10) eta 60 eta 75 urte artekoa (%8). Azkenik, 75 urtetik gorakoen taldea dago (%4). Positibo berrien batez bertzeko adina 29 urtekoa da. Generoari dagokionez, % 54 emakumeak dira eta % 46 gizonak.

Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, atzoko kasuak batuz gero, 62.034 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 1.186koa.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun