COVID-19: Azken datuak

Nafarroan 57 positibo atzeman zituzten atzo baina, hirugarren egunez, bakar bat ere ez gure herrietan

Ttipi-Ttapa 2021ko mai. 30a, 07:02

Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 47 daude ospitalean, horietatik 11 ZIUan.

Azken datuen arabera, atzo, hirugarren egunez segidan, ez zuten kasu positibo bakar bat ere atzeman gure lurraldean. Nafarroa osoko azken datuei erreparatuta, positibotasun tasa %4,7koa da eta COVID-19agatik gaixotuta ospitalean 47 pertsona zeuden (horietatik 11 ZIUn). Atzeman zituzten 57 kutsatuen batez bertzeko adina 29,1 urtekoa da. Iazko martxoaz geroztik COVID-19aren ondorioz Nafarroan hildakoen kopurua 1.185ekoa zen atzo. .

Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, 461 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 708 Elizondoko eremuan  (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 431 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 525 Bortzirietan.

Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, maiatzak 29, 1.211 proba egin zituzten (852 PCR eta 359 antigeno proba) eta horietatik 57k positibo eman zuten (%4,7)

COVID-19ak jota, atzo, maiatzak 29, ez zuten inor ospitaleratu Nafarroan eta hildako bi pertsonen berri eman zuten. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 47 daude ospitalean, horietatik 11 ZIUan.

Ikuspegi geografikotik, Iruñean eta Iruñerrian daude positiboen %63, Tuteran %9 eta Lizarran %5. Gainerako positiboak (%23) Nafarroako bertze eskualde batzuen artean daude banatuak.
 
Txertaketa-planari dagokionez, Nafarroan 393.081 pertsona txertatu dituzte atzoko egunera arte. Atzo, maiatzak 29, 4.421 txerto paratu zituzten eta, oraingoz, 141.149 pertsonek hartu dituzte bi dosiak.
 

Adin-tartekako kasuen banaketari dagokionez, talde nagusiak 15 urtetik beherakoak dira (%30) eta 30-44 urtekoak (%25). Ondotik, 15-29 urteko taldeak daude (%23) eta 45-59 urtekoak (%13). Azkenik, 60 eta 75 urte bitarteko zerrenda dago (%9) eta 75 urtetik gorakoen artean inor ez. Positibo berrien batez bertzeko adina 29,1 urtekoa da. Generoari dagokionez, % 53 emakumeak dira eta % 47 gizonak.

Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, atzoko kasuak batuz gero, 61.984 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 1.185ekoa.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun