Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, 461 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 708 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 431 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 525 Bortzirietan.
Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, maiatzak 28, 2.067 proba egin zituzten (1.236 PCR eta 831 antigeno proba) eta horietatik 79k positibo eman zuten (%3,8)
COVID-19ak jota, atzo, maiatzak 28, lau pertsona ospitaleratu zituzten Nafarroan eta ez zuten hildakoen berririk eman zuten. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 48 daude ospitalean, horietatik 11 ZIUan.
Adin-tartekako kasuen banaketari dagokionez, talde nagusiak 30 eta 44 urte bitartekoak dira (%28) eta 45 eta 59 urte bitartekoak (%27). Ondotik, 15-29 urteko taldeak datoz (%23), eta 15 urtetik beherakoak (%16). Azkenik, 60 eta 75 urte bitarteko zerrenda dago (%6), eta 75 urtetik gorakoen artean inor ez. Positibo berrien batez bertzeko adina 35,3 urtekoa da. Generoari dagokionez, % 57 emakumeak dira eta % 43 gizonak.
Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, atzoko kasuak batuz gero, 61.927 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 1.183koa.