Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, 461 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 709 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 431 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 525 Bortzirietan.
Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, maiatzak 27, 2.073 proba egin zituzten (1.170 PCR eta 903 antigeno proba) eta horietatik 93k positibo eman zuten (%3,7)
COVID-19ak jota, atzo, maiatzak 27, pertsona bat ospitaleratu zuten Nafarroan eta ez zuten hildakoen berririk eman zuten. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 48 daude ospitalean, horietatik 11 ZIUan.
Adin-tartekako kasuen banaketari dagokionez, talde nagusiak 15 urtetik beherakoak (%30) eta 30-44 urtekoak (%28) dira. Ondotik, 15-29 urteko taldeak daude (%22) eta 45-59 urtekoak (%16). Azkenik, 60 eta 75 urte bitarteko zerrenda dago (%4), eta 75 urtetik gorakoen artean inor ez. Positibo berrien batez bertzeko adina 27,9 urtekoa da. Generoari dagokionez, % 54 emakumeak dira eta % 46 gizonak.
Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, atzoko kasuak batuz gero, 61.848 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 1.183koa.