Koronabirusa

Ortziraletik aitzinera ostalaritzaren barnealdea 23:00ak arte irekitzen ahalko da

Ttipi-Ttapa 2021ko mai. 26a, 19:30

Nafarroako ostalaritza lokalen barnealdeak gaueko 23:00ak arte izaten ahalko dira zabalik. Neurri berriak elkarte gastronomikoei eta peñei ere eraginen die. Pandemiaren bilakaera bide onean dela iritzita, joan den astetik Nafarroan indarrean diren prebentzio neurriak arintzea erabaki du gaur Nafarroako Gobernuak.

Gobernuak, gainera, kultura arloko ikuskizunen edukiera handitzeko asmoa du, nahiz eta datu zehatzak gaur arratsaldean sektorearekin bilera egiteko zain egon.

Santos Indurain kontseilariak prentsaurrekoan adierazi duenez, helburua malgutzea da, datu epidemiologikoak modu positiboan aldatzen diren heinean eta txertaketa kanpainak erritmo onean aurrera egiten duen heinean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun