Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, 461 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 708 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 431 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 525 Bortzirietan.
Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, maiatzak 25, 2.202 proba egin zituzten (1.227 PCR eta 975 antigeno proba) eta horietatik 41ek positibo eman zuten (%2,3)
COVID-19ak jota, atzo, maiatzak 25, lau pertsona ospitaleratu Nafarroan eta ez zuten hildakoren berririk eman. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 56 daude ospitalean, horietatik 12 ZIUan.
Adin-tartekako kasuen banaketari dagokionez, talde nagusia 30 eta 44 urte bitartekoa da (%31); ondotik, 45 eta 59 urte bitartekoa (%23). Segidan, 15-29 urteko eta 15 urtetik beherako taldeak daude (%17, hurrenez hurren). Azkenik, 60 eta 75 urte bitartekoen artean daude (%8), eta 75 urtetik gorakoen artean (%4). Positibo berrien batez bertzeko adina 37,4 urtekoa da. Generoari dagokionez, % 58 emakumeak dira eta % 42 gizonak.
Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, atzoko kasuak batuz gero, 61.678 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 1.182koa.