Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, 461 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 708 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 429 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 524 Bortzirietan.
Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, maiatzak 24, 1.955 proba egin zituzten (770 PCR eta 1.185 antigeno proba) eta horietatik 41ek positibo eman zuten (%2,7)
COVID-19ak jota, atzo, maiatzak 24, ez zuten inor ospitaleratu Nafarroan eta zuten hildakoren berririk eman. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 64 daude ospitalean, horietatik 13 ZIUan.
Adin-tartekako kasuen banaketari dagokionez, talde nagusia 45 eta 59 urte bitartekoa da (%29); ondotik, 15 eta 29 urte bitartekoa (%24). Segidan, 30-44 urteko taldeak daude (%22), eta 15 urtetik beherakoak (%16). Azkenik, 60 eta 75 urte bitarteko zerrenda dago (%7), eta 75 urtetik gorakoen taldea (%2). Positibo berrien batez bertzeko adina 35,3 urtekoa da. Generoari dagokionez, % 58 emakumeak dira eta % 42 gizonak.
Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, atzoko kasuak batuz gero, 61.628 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 1.182koa.