COVID-19: Azken datuak

Nafarroan 46 kasu positibo atzeman zituzten atzo, horietako bana Arizkunen eta Donezteben eta bi Zugarramurdin

Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 77 daude ospitalean, horietatik 17 ZIUan.

Azken datuen arabera, lau positibo atzeman dituzte gure lurraldean: bana Arizkunen eta Donezteben eta bi Zugarramurdin. Nafarroa osoko azken datuei erreparatuta, positibotasun tasa %4,1ekoa da eta COVID-19agatik gaixotuta ospitalean 77 pertsona zeuden (horietatik 17 ZIUn). Atzeman zituzten 46 kutsatuen batez bertzeko adina 35,6 urtekoa da. Iazko martxoaz geroztik COVID-19aren ondorioz Nafarroan hildakoen kopurua 1.182koa zen atzo.

Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, 461 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 708 Elizondoko eremuan  (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 428 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 524 Bortzirietan.

Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, maiatzak 23, 1.117 proba egin zituzten (772 PCR eta 345 antigeno proba) eta horietatik 41ek positibo eman zuten (%4,1)

COVID-19ak jota, atzo, maiatzak 23, 2 pertsona ospitaleratu zituzten Nafarroan, horietatik 1 ZIUan, eta 0 hildakoren berri eman zuten. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 77 daude ospitalean, horietatik 17 ZIUan.

Ikuspegi geografikotik, Iruñean eta Iruñerrian daude positiboen %47, Tuteran %4 eta Lizarran %6. Gainerako positiboak (%43) Nafarroako bertze eskualde batzuen artean daude banatuak.
Txertaketa-planari dagokionez, Nafarroan 363.293 pertsona txertatu dituzte atzoko egunera arte. Atzo, maiatzak 23, 3.415 txerto paratu zituzten eta, oraingoz, 126.548 pertsonek hartu dituzte bi dosiak.
 

Adin-tartekako kasuen banaketari dagokionez, talde nagusia 15-29 urtekoa da (%28). Ondotik, 30-44 urteko eta 45-59 urteko taldeak daude (%23), eta atzetik 15 urtetik beherakoak (%16). Azkenik, 75 urtetik gorakoena dago (%6), eta 60tik 75era bitartekoena (%4). Positibo berrien batez bertzeko adina 35,6 urtekoa da. Generoari dagokionez, % 57 emakumeak dira eta % 43 gizonak.

Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, atzoko kasuak batuz gero, 61.575 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 1.182koa.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun