COVID-19: Azken datuak

Nafarroan 41 kasu positibo atzeman zituzten atzo, horietatik bana Iruritan eta Lesakan eta bi Leitzan

Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 78 daude ospitalean, horietatik 16 ZIUan.

Azken datuen arabera, lau positibo atzeman dituzte gure lurraldean: bana Iruritan eta Lesakan eta bi Leitzan. Nafarroa osoko azken datuei erreparatuta, positibotasun tasa %3,5ekoa da eta COVID-19agatik gaixotuta ospitalean 78 pertsona zeuden (horietatik 16 ZIUn). Atzeman zituzten 41 kutsatuen batez bertzeko adina 29,4 urtekoa da. Iazko martxoaz geroztik COVID-19aren ondorioz Nafarroan hildakoen kopurua 1.182koa zen atzo.

Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, 460 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 705 Elizondoko eremuan  (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 428 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 524 Bortzirietan.

Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, maiatzak 22, 2.109 proba egin zituzten (810 PCR eta 358 antigeno proba) eta horietatik 41ek positibo eman zuten (%3,5)

COVID-19ak jota, atzo, maiatzak 22, 2 pertsona ospitaleratu zituzten Nafarroan, horietatik 0 ZIUan, eta 0 hildakoren berri eman zuten. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 78 daude ospitalean, horietatik 16 ZIUan.

Ikuspegi geografikotik, Iruñean eta Iruñerrian daude positiboen %45, Tuteran %11 eta Lizarran %5. Gainerako positiboak (%39) Nafarroako bertze eskualde batzuen artean daude banatuak.
Txertaketa-planari dagokionez, Nafarroan 363.293 pertsona txertatu dituzte atzoko egunera arte. Atzo, maiatzak 22, 3.415 txerto paratu zituzten eta, oraingoz, 126.548 pertsonek hartu dituzte bi dosiak.
 

Adin-tartekako kasuen banaketari dagokionez, talde nagusia 15 urtetik beherakoak dira (%27), eta atzetik 30-44 urtekoak (%25). Ondotik, 45 eta 59 urte bitarteko taldeak daude (%23), eta 15-29 urtekoak (%20). Azkenik, 60 eta 75 urte bitarteko taldea dago, %5arekin; atzo ez zen kutsadurarik izan 75 urtetik gorakoen artean. Positibo berrien batez bertzeko adina 29,4 urtekoa da. Generoari dagokionez, % 50 emakumeak dira eta % 50 gizonak.

Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, atzoko kasuak batuz gero, 61.529 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 1.182koa.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun