COVID-19: Azken datuak

Nafarroan 57 kasu positibo atzeman zituzten atzo, horietako bat Leitzan eta bertzea Zugarramurdin

Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 80 daude ospitalean, horietatik 17 ZIUan.

Azken datuen arabera, bi positibo atzeman dituzte gure lurraldean: bat Leitzan eta bertze bat Zugarramurdin. Nafarroa osoko azken datuei erreparatuta, positibotasun tasa %2,7koa da eta COVID-19agatik gaixotuta ospitalean 80 pertsona zeuden (horietatik 17 ZIUan). Atzeman zituzten 57 kutsatuen batez bertzeko adina 35,8 urtekoa da. Iazko martxoaz geroztik COVID-19aren ondorioz Nafarroan hildakoen kopurua 1.182koa zen atzo.

Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, 460 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 704 Elizondoko eremuan  (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 426 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 523 Bortzirietan.

Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, maiatzak 21, 2.109 proba egin zituzten (1.316 PCR eta 793 antigeno proba) eta horietatik 57k positibo eman zuten (%2,7)

COVID-19ak jota, atzo, maiatzak 21, 3 pertsona ospitaleratu zituzten Nafarroan, horietatik 0 ZIUan, eta 0 hildakoren berri eman zuten. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 80 daude ospitalean, horietatik 17 ZIUan.

Ikuspegi geografikotik, Iruñean eta Iruñerrian daude positiboen %47, Tuteran %18 eta Lizarran %7. Gainerako positiboak (%28) Nafarroako bertze eskualde batzuen artean daude banatuak.
Txertaketa-planari dagokionez, Nafarroan 359.878 pertsona txertatu dituzte atzoko egunera arte. Atzo, maiatzak 21, 5.063 txerto paratu zituzten eta, oraingoz, 124.650 pertsonek hartu dituzte bi dosiak.
 

Adin-tartekako kasuen banaketari dagokionez, talde nagusia 45 eta 59 urte bitartekoa da (%28); ondotik, 15 eta 29 urte bitartekoa (%25). Segidan, 30-44 urteko taldeak daude (%23), eta 15 urtetik beherakoak (%17). Azkenik, 60 eta 75 urte bitarteko taldea dago (%5), eta 75 urtetik gorakoena (%2). Positibo berrien batez bertzeko adina 35,8 urtekoa da. Generoari dagokionez, % 57 emakumeak dira eta % 43 gizonak.

Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, atzoko kasuak batuz gero, 61.488 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 1.182koa.

 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun