COVID-19: Azken datuak

Nafarroan 72 kasu positibo atzeman zituzten atzo, horietako bat Elizondon eta bertze bat Sunbillan

Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 90 daude ospitalean, horietatik 17 ZIUan.

Azken datuen arabera, bi positibo atzeman dituzte gure lurraldean: bat Elizondon eta bertze bat Sunbillan. Nafarroa osoko azken datuei erreparatuta, positibotasun tasa %4,2koa da eta COVID-19agatik gaixotuta ospitalean 90 pertsona zeuden (horietatik 17 ZIUan). Atzeman zituzten 72 kutsatuen batez bertzeko adina 38,1 urtekoa da. Iazko martxoaz geroztik COVID-19aren ondorioz Nafarroan hildakoen kopurua 1.182koa zen atzo.

Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, 462 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 704 Elizondoko eremuan  (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 425 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 523 Bortzirietan.

Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, maiatzak 20, 1.716 proba egin zituzten (820 PCR eta 896 antigeno proba) eta horietatik 72k positibo eman zuten (%4,2)

COVID-19ak jota, atzo, maiatzak 20, 4 pertsona ospitaleratu zituzten Nafarroan, horietatik 1 ZIUan, eta 0 hildakoren berri eman zuten. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 90 daude ospitalean, horietatik 17 ZIUan.

Ikuspegi geografikotik, Iruñean eta Iruñerrian daude positiboen %50, Tuteran %15 eta Lizarran %13. Gainerako positiboak (%22) Nafarroako bertze eskualde batzuen artean daude banatuak.
Txertaketa-planari dagokionez, Nafarroan 354.815 pertsona txertatu dituzte atzoko egunera arte. Atzo, maiatzak 20, 5.616 txerto paratu zituzten eta, oraingoz, 121.881 pertsonek hartu dituzte bi dosiak.
 

Adin-tartekako kasuen banaketari dagokionez, talde nagusia 15 eta 29 urte bitartekoa da (%31); ondoren, 45 eta 59 urte bitartekoa (%24). Ondotik, 30 eta 44 urte bitarteko taldeak eta 15 urtetik beherakoak daude (%17, hurrenez hurren). Azkenik, 60 eta 75 urte bitarteko helduak daude (%6), eta 75 urtetik gorakoak (%5). Positibo berrien batez bertzeko adina 38,1 urtekoa da. Generoari dagokionez, % 51 emakumeak dira eta % 49 gizonak.

Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, atzoko kasuak batuz gero, 61.431 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 1.182koa.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun