Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, 460 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 703 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 425 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 523 Bortzirietan.
Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, maiatzak 19, 2.329 proba egin zituzten (1.358 PCR eta 971 antigeno proba) eta horietatik 60k positibo eman zuten (%2,6)
COVID-19ak jota, atz0, maiatzak 19, 3 pertsona ospitaleratu zituzten Nafarroan, horietatik 0 ZIUan, eta 0 hildakoren berri eman zuten. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 90 daude ospitalean, horietatik 17 ZIUan.
Adin-tartekako kasuen banaketari dagokionez, talde nagusia 15 urtetik beherakoak dira (%28), eta atzetik 30-44 urtekoak (%23). Ondotik, 15-29 urteko eta 45-59 urteko taldeak daude, %21ekin. Azkenik, 75 urtetik gorakoen taldea dago (%5), eta 60tik 75era bitartekoen taldea (%2). Positibo berrien batez bertzeko adina 31,7 urtekoa da. Generoari dagokionez, % 56 emakumeak dira eta % 44 gizonak.
Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, atzoko kasuak batuz gero, 61.359 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 1.182koa.