Koronabirusa

Elkarte gastronomikoek irekitzeko baimena izanen dute ortziraletik aitzinera

Ttipi-Ttapa 2021ko mai. 19a, 08:30

Iamotenea, Berako Gure Txokoa elkartearen egoitza

Pandemiaren intzidentzia jausten ari denez, Nafarroako Gobernuak gaur emanen ditu jakitera itxiera neurriak arintzeko hurrengo pausuak zein izanen diren. Nobedade nagusiena elkarte gastronomikoen irekiera izanen da. Foru Agindu berria ortzirale honetan sartuko da indarrean eta, horren arabera, 220 egun itxita egon ondotik, edukieraren %30a irekitzeko baimena emanen zaie.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun