COVID-19: Azken datuak

Nafarroan 71 kasu positibo atzeman zituzten atzo, horietako bat Lesakan

Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 93 daude ospitalean, horietatik 19 ZIUan.

Azken datuen arabera, positibo bakarra atzeman dute gure lurraldean: Lesakan bat. Nafarroa osoko azken datuei erreparatuta, positibotasun tasa %3koa da eta COVID-19agatik gaixotuta ospitalean 93 pertsona zeuden (horietatik 19 ZIUn). Atzeman zituzten 71 kutsatuen batez bertzeko adina 32,3 urtekoa da. Iazko martxoaz geroztik COVID-19aren ondorioz Nafarroan hildakoen kopurua 1.182koa zen atzo.

Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, 460 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 703 Elizondoko eremuan  (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 425 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 520 Bortzirietan.

Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, maiatzak 18, 2.353 proba egin zituzten (1.352 PCR eta 1.001 antigeno proba) eta horietatik 71k positibo eman zuten (%3)

COVID-19ak jota, atzo, maiatzak 18, pertsona bat ospitaleratu zituzten Nafarroan, horietatik 0 ZIUan, eta 0 hildakoren berri eman zuten. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 107 daude ospitalean, horietatik 20 ZIUan.

Ikuspegi geografikotik, Iruñean eta Iruñerrian daude positiboen %50, Tuteran %18 eta Lizarran %3. Gainerako positiboak (%29) Nafarroako bertze eskualde batzuen artean daude banatuak.
Txertaketa-planari dagokionez, Nafarroan 342.492 pertsona txertatu dituzte atzoko egunera arte. Atzo, maiatzak 18, 4.590 txerto paratu zituzten eta, oraingoz, 114.771 pertsonek hartu dituzte bi dosiak.
 

Adin-tartekako kasuen banaketari dagokionez, talde nagusia 15 eta 29 urte bitartekoa da (%31), eta atzetik 45 eta 59 urte bitartekoa (%28). Ondotik, 30-44 urteko taldeak daude (%19) eta 15 urtetik beherakoak (%18). Azkenik, 60 eta 75 urte bitarteko taldea dago (%3), eta 75 urtetik gorakoena (%1). Positibo berrien batez bertzeko adina 32,3 urtekoa da. Generoari dagokionez, % 56 emakumeak dira eta % 44 gizonak.

Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, atzoko kasuak batuz gero, 61.299 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 1.182koa.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun