COVID-19: Azken datuak

Nafarroan 49 kasu positibo atzeman zituzten atzo, horietako bat Lesakan

Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 107 daude ospitalean, horietatik 20 ZIUn.

Azken datuen arabera, positibo bakarra atzeman dute gure lurraldean: Lesakan bat. Nafarroa osoko azken datuei erreparatuta, positibotasun tasa %2,3koa da eta COVID-19agatik gaixotuta ospitalean 107 pertsona zeuden (horietatik 20 ZIUn). Atzeman zituzten 49 kutsatuen batez bertzeko adina 35,1 urtekoa da. Iazko martxoaz geroztik COVID-19aren ondorioz Nafarroan hildakoen kopurua 1.182koa zen atzo.

Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, 460 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 703 Elizondoko eremuan  (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 425 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 519 Bortzirietan.

Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, maiatzak 17, 2.094 proba egin zituzten (982 PCR eta 1.112 antigeno proba) eta horietatik 49k positibo eman zuten (%2,3)

COVID-19ak jota, atzo, maiatzak 17, 6 pertsona ospitaleratu zituzten Nafarroan, horietatik 0 ZIUn, eta 0 hildakoren berri eman zuten. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 107 daude ospitalean, horietatik 20 ZIUn.

Ikuspegi geografikotik, Iruñean eta Iruñerrian daude positiboen %40, Tuteran %32 eta Lizarran %10. Gainerako positiboak (%18) Nafarroako bertze eskualde batzuen artean daude banatuak.
Txertaketa-planari dagokionez, Nafarroan 337.902 pertsona txertatu dituzte atzoko egunera arte. Atzo, maiatzak 17, 4.112 txerto paratu zituzten eta, oraingoz, 111.758 pertsonek hartu dituzte bi dosiak.
 

Adin-tartekako kasuen banaketari dagokionez, talde nagusia 30-44 urte bitartekoa da (%32). Ondotik, 45 eta 59 urte bitarteko taldeak daude (%24), eta 15 urtetik beherakoak eta 15-29 urtekoak (%16). Azkenik, 60 eta 75 urte bitarteko taldea dago (%12). Atzo ez zen kutsadurarik izan 75 urtetik gorakoen artean. Positibo berrien batez bertzeko adina 35,1 urtekoa da. Generoari dagokionez, % 54 emakumeak dira eta % 46 gizonak.

Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, atzoko kasuak batuz gero, 61.228 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 1.182koa.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun