Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, 460 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 701 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 425 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 514 Bortzirietan.
Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, maiatzak 16, 1.310 proba egin zituzten (960 PCR eta 350 antigeno proba) eta horietatik 58k positibo eman zuten (%4,4)
COVID-19ak jota, atzo, maiatzak 16, 3 pertsona ospitaleratu zituzten Nafarroan, horietatik 0 ZIUn, eta 1 hildakoren berri eman zuten. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 105 daude ospitalean, horietatik 19 ZIUn.
Adin-tartekako kasuen banaketari dagokionez, talde nagusia 45 eta 59 urte bitartekoa da (%27). Ondotik, 15 urtetik beherako taldeak daude (%25), 15-29 urtekoak (%22) eta 30-44 urtekoak (%19). Azkenik, 60 eta 75 urte bitarteko taldea dago (%7). Atzo ez zen kutsadurarik izan 75 urtetik gorakoen artean. Positibo berrien batez bertzeko adina 31,5 urtekoa da. Generoari dagokionez, % 51 emakumeak dira eta % 49 gizonak.
Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, atzoko kasuak batuz gero, 61.179 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 1.182koa.