Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, 460 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 701 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 425 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 514 Bortzirietan.
Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, maiatzak 15, 1.284 proba egin zituzten (957 PCR eta 327 antigeno proba) eta horietatik 66k positibo eman zuten (%5,1)
COVID-19ak jota, atzo, maiatzak 15, 0 pertsona ospitaleratu zituzten Nafarroan, horietatik 0 ZIUn, eta 1 hildakoren berri eman zuten. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 106 daude ospitalean, horietatik 21 ZIUn.
Adin-tartekako kasuen banaketari dagokionez, talde nagusia 15 urtetik beherakoak dira (%28). Ondotik, 30-44 urteko taldeak daude (%26), 45-59 urtekoak (%22) eta 15-29 urtekoak (%17). Azkenik, 60 eta 75 urte bitarteko taldeak daude (%4), eta 75 urtetik gorakoak (%3). Positibo berrien batez bertzeko adina 33,5 urtekoa da. Generoari dagokionez, % 57 emakumeak dira eta % 43 gizonak.
Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, atzoko kasuak batuz gero, 61.121 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 1.181ekoa.