COVID-19: Azken datuak

Nafarroan 75 kasu positibo atzeman zituzten atzo, horietako hiru Leitzan

Ttipi-Ttapa 2021ko mai. 15a, 07:16

Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 111 daude ospitalean, horietatik 21 ZIUn.

Azken datuen arabera, hiru positibo atzeman dituzte gure lurraldean: hiruak Leitzan. Nafarroa osoko azken datuei erreparatuta, positibotasun tasa %3,3koa da eta COVID-19agatik gaixotuta ospitalean 111 pertsona zeuden (horietatik 21 ZIUan). Atzeman zituzten 75 kutsatuen batez bertzeko adina 32,9 urtekoa da. Iazko martxoaz geroztik COVID-19aren ondorioz Nafarroan hildakoen kopurua 1.180koa zen atzo.

Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, 460 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 701 Elizondoko eremuan  (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 418 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 514 Bortzirietan.

Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, maiatzak 14, 2.269 proba egin zituzten (1.395 PCR eta 874 antigeno proba) eta horietatik 70ek positibo eman zuten (%3,3)

COVID-19ak jota, atzo, maiatzak 14, 5 pertsona ospitaleratu zituzten Nafarroan, horietatik 1 ZIUn, eta 0 hildakoren berri eman zuten. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 111 daude ospitalean, horietatik 21 ZIUn.

Ikuspegi geografikotik, Iruñean eta Iruñerrian daude positiboen %53, Tuteran %13 eta Lizarran %9. Gainerako positiboak (%25) Nafarroako bertze eskualde batzuen artean daude banatuak.
Txertaketa-planari dagokionez, Nafarroan 328.480 pertsona txertatu dituzte atzoko egunera arte. Atzo, maiatzak 14, 4.697 txerto paratu zituzten eta, oraingoz, 105.669 pertsonek hartu dituzte bi dosiak.
 

Adin-tartekako kasuen banaketari dagokionez, talde nagusia 45 eta 59 urte bitartekoa da (%27). Ondotik, 15 urtetik beherakoak eta 30-44 urtekoak daude (%23), eta 15-29 urtekoak (%21). Azkenik, 60 eta 75 urte bitarteko taldeak (%5) eta 75 urtetik gorakoak (%1). Positibo berrien batez bertzeko adina 32,9 urtekoa da. Generoari dagokionez, % 55 emakumeak dira eta % 45 gizonak.

Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, atzoko kasuak batuz gero, 61.055 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 1.180koa.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun