Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, 460 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 701 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 415 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 514 Bortzirietan.
Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, maiatzak 13, 1.932 proba egin zituzten (1.013 PCR eta 919 antigeno proba) eta horietatik 70ek positibo eman zuten (%3,6)
COVID-19ak jota, atzo, maiatzak 13, 8 pertsona ospitaleratu zituzten Nafarroan, horietatik 0 ZIUn, eta 0 hildakoren berri eman zuten. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 118 daude ospitalean, horietatik 21 ZIUn.
Adin-tartekako kasuen banaketari dagokionez, talde nagusiak 15 urtetik beherakoak (%31) eta 45 urtetik 59 urtera bitartekoak (%25) dira. Ondotik, 30-44 urteko taldea dago (%20), eta 15-29 urtekoa (%13). Azkenik, 60 eta 75 urte bitarteko taldeak (%10) eta 75 urtetik gorakoak (%1). Positibo berrien batez bertzeko adina 32,9 urtekoa da. Generoari dagokionez, % 54 emakumeak dira eta % 46 gizonak.
Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, atzoko kasuak batuz gero, 60.980 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 1.180koa.