COVID-19: Azken datuak

Nafarroan 94 kasu positibo atzeman zituzten atzo, horietako bana Elizondon eta Igantzin

Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 121 daude ospitalean, horietatik 22 ZIUan.

Azken datuen arabera, bi positibo atzeman dituzte gure lurraldean: bat Elizondon eta bertze bat Igantzin. Nafarroa osoko azken datuei erreparatuta, positibotasun tasa %4,1ekoa da eta COVID-19agatik gaixotuta ospitalean 121 pertsona zeuden (horietatik 22 ZIUan). Atzeman zituzten 92 kutsatuen batez bertzeko adina 32,1 urtekoa da. Iazko martxoaz geroztik COVID-19aren ondorioz Nafarroan hildakoen kopurua 1.180koa zen atzo.

Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, 460 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 696 Elizondoko eremuan  (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 414 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 514 Bortzirietan.

Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, maiatzak 12, 2.225 proba egin zituzten (1.232 PCR eta 993 antigeno proba) eta horietatik 92k positibo eman zuten (%4,1)

COVID-19ak jota, atzo, maiatzak 12, 3 pertsona ospitaleratu zituzten Nafarroan, horietatik 0 ZIUan, eta 2 hildakoren berri eman zuten. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 121 daude ospitalean, horietatik 22 ZIUn.

Ikuspegi geografikotik, Iruñean eta Iruñerrian daude positiboen %59, Tuteran %15 eta Lizarran %5. Gainerako positiboak (%21) Nafarroako bertze eskualde batzuen artean daude banatuak.
Txertaketa-planari dagokionez, Nafarroan 316.979 pertsona txertatu dituzte atzoko egunera arte. Atzo, maiatzak 12, 7.898 txerto paratu zituzten eta, oraingoz, 100.897 pertsonek hartu dituzte bi dosiak.
 

Adin-tartekako kasuen banaketari dagokionez, talde nagusiak 30-44 urtekoak (%28) eta 15-29 urtekoak (%23) dira. Ondotik, 15 urtetik beherakoen taldeak daude (%22), eta 45 urtetik 59ra bitartekoak (%20). Azkenik, 60 eta 75 urte bitarteko taldeak (%6) eta 75 urtetik gorakoak (%1). Positibo berrien batez bertzeko adina 32,1 urtekoa da. Generoari dagokionez, % 54 emakumeak dira eta % 46 gizonak.

Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, atzoko kasuak batuz gero, 60.910 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 1.180koa.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun