COVID-19: Azken datuak

Nafarroan 66 kasu positibo atzeman zituzten atzo, horietako bi Leitzan eta bat Arantzan

Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 134 daude ospitalean, horietatik 23 ZIUn.

Azken datuen arabera, hiru positibo atzeman dituzte gure lurraldean: bi Leitzan eta bat Arantzan. Nafarroa osoko azken datuei erreparatuta, positibotasun tasa %2,5ekoa da eta COVID-19agatik gaixotuta ospitalean 134 pertsona zeuden (horietatik 23 ZIUn). Atzeman zituzten 66 kutsatuen batez bertzeko adina 36,5 urtekoa da. Iazko martxoaz geroztik COVID-19aren ondorioz Nafarroan hildakoen kopurua 1.178koa zen atzo.

Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, 460 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 695 Elizondoko eremuan  (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 414 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 513 Bortzirietan.

Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, maiatzak 11, 2.634 proba egin zituzten (1.699 PCR eta 935 antigeno proba) eta horietatik 66k positibo eman zuten (%2,5)

COVID-19ak jota, atzo, maiatzak 11, 9 pertsona ospitaleratu zituzten Nafarroan, horietatik 1 ZIUn, eta 1 hildakoren berri eman zuten. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 134 daude ospitalean, horietatik 23 ZIUn.

Ikuspegi geografikotik, Iruñean eta Iruñerrian daude positiboen %58, Tuteran %14 eta Lizarran %2. Gainerako positiboak (%26) Nafarroako bertze eskualde batzuen artean daude banatuak.
Txertaketa-planari dagokionez, Nafarroan 309.081 pertsona txertatu dituzte atzoko egunera arte. Atzo, maiatzak 11, 6.494 txerto paratu zituzten eta, oraingoz, 98.051 pertsonek hartu dituzte bi dosiak.
 

Adin-tartekako kasuen banaketari dagokionez, talde nagusiak 45 eta 59 urte bitartekoak dira (%27), eta 15-29 urtekoak (%25). Ondotik, 30-44 urteko taldeak daude (%22) eta 15 urtetik beherakoak (%16). Azkenik, 60 eta 75 urte bitarteko taldeak (%8) eta 75 urtetik gorakoak (%2). Positibo berrien batez bertzeko adina 36,5 urtekoa da. Generoari dagokionez, % 55 emakumeak dira eta % 45 gizonak.

Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, atzoko kasuak batuz gero, 60.818 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 1.178koa.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun