Eremu pribatuan zein publikoan gehienez 6 pertsonako bilerak egiteko mugei dagokienez, Auzitegi Nagusiaren iritzian «erabaki egokia eta proportzionatua da», aurreko ebazpenetan adierazi duen bezala.
Hori bai, Nafarroako Justizia Auzitegiak ontzat jo ditu Nafarroako Gobernuak hartutako gainerako neurriak, bereziki gurtza aretoetan ezarritako edukiera mugak. «Beharrezkoak eta proportzionalak dira». Izan ere, Administrazioarekiko Auzien Salak mugikortasuna mugatzeko eskumena aitortu dio Nafarroako Gobernuari. Beraz, beharrezkoa izanez gero, herrikako itxialdi perimetralak ezartzerik izanen du aurrerantzean ere.
Auzitegiaren erabakia jakin bezain laster, Maria Txibite Nafarroako Gobernuko presidenteak erran du errespetatzen duela, baina xeheki aztertuko dutela ebazpena. Dena den, «harrituta» agertu da epaileek ostalaritzako terrazen ordutegiaren muga baztertzeko hartutako erabakiarekin.