Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, 460 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 695 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 412 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 512 Bortzirietan.
Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, maiatzak 10, 2.556 proba egin zituzten (1.420 PCR eta 1.136 antigeno proba) eta horietatik 60k positibo eman zuten (%2,9)
COVID-19ak jota, atzo, maiatzak 10, 5 pertsona ospitaleratu zituzten Nafarroan, horietatik 1 ZIUn, eta 0 hildakoren berri eman zuten. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 135 daude ospitalean, horietatik 26 ZIUn.
Adin-tartekako kasuen banaketari dagokionez, talde nagusiak 30-44 urtekoak eta 15-29 urtekoak dira, %24rekin. Ondotik, 15 urtetik beherako taldeak daude (%23), eta 45 urtetik 59 urtera bitartekoak (%15). Azkenik, 60 eta 75 urte bitarteko taldeak (%11) eta 75 urtetik gorakoak (%3). Positibo berrien batez bertzeko adina 34,3 urtekoa da. Generoari dagokionez, % 49 emakumeak dira eta % 51 gizonak.
Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, atzoko kasuak batuz gero, 60.752 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 1.177koa.