Gainerakoan, etxeratze aginduari dagokionaz gain, alegia, fiskaltzak babestu egin ditu Nafarroako Gobernuak datozen asteetarako proposatutako gainerako neurriak. Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren oniritzia beharko da Nafarroako Gobernuaren araudi berriak aurrera egiteko eta bihar arteko epea du ebazpena argitara ateratzeko.