Bi goleko aldeari buelta eman beharko dio Beti Gaztek Hirugarren mailara igotzeko faseko finalerdietara pasatzeko

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2021ko mai. 10a, 08:00
Beti Gaztek zail izanen du kanporaketari buelta ematea, baina aukera izanen du igandean Mastegin.
  • Aretxalabaletak 2-0 irabazi zion denboraldi honetan lehen aldiz golik sartu gabe gelditu zen Lesakako taldeari

Hirugarren mailara igotzeko faseko final laurdenetako joaneko partidan emaitza kaxkarra etxeratu zuen Beti Gazte futbol taldeak, 2-0 galdu baitzuen Aretxabaletaren kontra. Lesakarrak denboraldi honetan lehen aldiz golik sartu gabe gelditu ziren, penalti bat ere huts egin zuten eta hori gutti balitz, Igor Gurrutxaga egotzi zuen epaileak eta ez du itzulerakoan jokatzerik izanen. Beraz, emaitza horri buelta eman beharko dio Beti Gaztek eta guttienez hiru gol sartu igandean Mastegin, finalerdietan izateko. Gainerako talde nagusien artean Doneztebeko bi taldeek bakarrik lortu zuten garaipena. Baztanek eta Gure Txokoak galdu egin zuten eta Beti Gazteko emakumeek berdindu.

FUTBOLA

Nafarroako hirugarren mailan

  • Baztan 0 – Beti Onak 3

Gipuzkoako Ohorezko mailatik hirugarren mailarako igoera fasean, final laurdenak

  • Aretxabaleta UDA 2 - Beti Gazte 0

Gipuzkoako Gorengoen mailan

  • Oiartzun 2 - Gure Txokoa 0

Nafarroako Preferente mailan

  • CD Ondalan 1 – Doneztebe 2 (Xabi Erasun eta Aimar Leatxe)

Nafarroako Erregionaleko lehen mailan

  • Doneztebe B 4 (Enaitz Iriartek 3 eta Gari) – CD Iruña B 3

Gipuzkoako Emakumezkoen ohorezko mailan

  • Beti Gazte 1 (Ane Ordoki) – Mariño 1

Nafarroako jubenilen lehen mailan

  • Doneztebe atsedena.
  • Baztan atsedena

Nafarroako jubenilen bigarren mailan

  • Baztan atsedena.

Gipuzkoako jubenilen lehen mailan

  • Gure Txokoa 2 (Enaitz Portu eta Alexander Altzuguren) – Hondarribia 1

Gipuzkoako kadeteen lehen mailan

  • Dunboa Eguzki B - Gure Txokoa, bertan behera.
  • Mariño B 1 - Beti Gazte 3

Nafarroako kadeteen bigarren mailan

  • CD San Cernin A 6 - Doneztebe A 1 (Unai Garaikoetxea)
  • Rotxapea CD 1 – Baztan 2

Nafarroako neska kadete-infantilak

  • Beti Gazte 1 (Leire Ariztegi) – Mulier FCN 5

Nafarroako infantilen lehen mailan

  • Baztan 1 (Markel Torres) – CD Ardoi 2
  • CD San Ignacio 4 - Gure Txokoa 2 (Ibai Lekuona eta Peio Martikorena)

Nafarroako infantilen bigarren mailan

  • Baztan 2 (Jon Pruaño eta Julen Alegre) – CD Lezkairu 2
  • Doneztebe 1 (Jonan Etxebeste) – CD Atarrabia 4

 

ARETO-FUTBOLA

Gipuzkoako ligan, Udaberriko txapelketa senior

  • Xuga Gure Txokoa 2 – Lauburu Berazubi Fisioterapia 2

Nafarroako neskak

  • Aurrera 2 – CD Tafatrans Tafalla 1

Mutiko infantilak

  • Aurrera A 0 – GCH Garbayo Chivite Cintruenigo 10
  • Aurrera B 1 – CD Ibararte 5
  •  

ESKUBALOIA

Nafarroako neska kadeteak

  • BM River Ega 26 - Baztango BKT 15
  • Aurrera 18 – Malkaitz B 28

Nafarroako neska infantilak

  • Baztango BKT A 30 – Lagunak A 15
  • Baztango BKT B 18 – BM Loyola A 36

Nafarroako neska alebinak

  • Beti-Onak Atarrabia B 4 - Baztango BKT A 12

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun