COVID-19: Azken datuak

Nafarroan 60 kasu positibo atzeman zituzten atzo, horietako bat Zigan

Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 152 daude ospitalean, horietatik 29 ZIUn.

Azken datuen arabera, positibo bakarra atzeman dute gure lurraldean: bat Zigan. Nafarroa osoko azken datuei erreparatuta, positibotasun tasa %4,6koa da eta COVID-19agatik gaixotuta ospitalean 152 pertsona zeuden (horietatik 29 ZIUn). Atzeman zituzten 60 kutsatuen batez bertzeko adina 35,8 urtekoa da. Iazko martxoaz geroztik COVID-19aren ondorioz Nafarroan hildakoen kopurua 1.177koa zen atzo.

Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, 457 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 692 Elizondoko eremuan  (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 411 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 512 Bortzirietan.

Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, maiatzak 9, 1.316 proba egin zituzten (927 PCR eta 389 antigeno proba) eta horietatik 60k positibo eman zuten (%4,6)

COVID-19ak jota, atzo, maiatzak 9, 7 pertsona ospitaleratu zituzten Nafarroan, horietatik 1 ZIUn, eta 2 hildakoren berri eman zuten. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 152 daude ospitalean, horietatik 29 ZIUn.

Ikuspegi geografikotik, Iruñean eta Iruñerrian daude positiboen %58, Tuteran %15 eta Lizarran %2. Gainerako positiboak (%25) Nafarroako bertze eskualde batzuen artean daude banatuak.
Txertaketa-planari dagokionez, Nafarroan 297.714 pertsona txertatu dituzte atzoko egunera arte. Atzo, maiatzak 9, 3.482 txerto paratu zituzten eta, oraingoz, 91.636 pertsonek hartu dituzte bi dosiak.
 

Adin-tartekako kasuen banaketari dagokionez, talde nagusiak 30 eta 44 urte bitartekoak eta 45 eta 59 urte bitartekoak dira, %32, hurrenez hurren. Ondotik, 15 urtetik beherakoen taldeak daude (%20), eta 15-29 urtekoen taldeak (%11). Azkenik, 60 eta 75 urte bitarteko taldeak (%3) eta 75 urtetik gorakoak (%2). Positibo berrien batez bertzeko adina 35,8 urtekoa da. Generoari dagokionez, % 50 emakumeak dira eta % 50 gizonak.

Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, atzoko kasuak batuz gero, 60.677 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 1.177koa.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun