COVID-19: Azken datuak

Nafarroan 101 kasu positibo atzeman zituzten atzo, horietako sei Leitzan eta bat Narbarten

Ttipi-Ttapa 2021ko mai. 9a, 07:17

Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 143 daude ospitalean, horietatik 28 ZIUn.

Azken datuen arabera, zazpi positibo atzeman dituzte gure lurraldean: sei Leitzan eta bat Narbarten. Nafarroa osoko azken datuei erreparatuta, positibotasun tasa %5,7koa da eta COVID-19agatik gaixotuta ospitalean 143 pertsona zeuden (horietatik 26 ZIUn). Atzeman zituzten 101 kutsatuen batez bertzeko adina 33,6 urtekoa da. Iazko martxoaz geroztik COVID-19aren ondorioz Nafarroan hildakoen kopurua 1.175ekoa zen atzo.

Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, 457 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 691 Elizondoko eremuan  (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 411 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 512 Bortzirietan.

Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, maiatzak 8, 1.779 proba egin zituzten (1.456 PCR eta 323 antigeno proba) eta horietatik 101ek positibo eman zuten (%5,7)

COVID-19ak jota, atzo, maiatzak 8, 4 pertsona ospitaleratu zituzten Nafarroan, horietatik 1 ZIUn, eta 1 hildakoren berri eman zuten. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 143 daude ospitalean, horietatik 28 ZIUn.

Ikuspegi geografikotik, Iruñean eta Iruñerrian daude positiboen %47, Tuteran %10 eta Lizarran %10. Gainerako positiboak (%33) Nafarroako bertze eskualde batzuen artean daude banatuak.
Txertaketa-planari dagokionez, Nafarroan 294.231 pertsona txertatu dituzte atzoko egunera arte. Atzo, maiatzak 8, 4.749 txerto paratu zituzten eta, oraingoz, 90.030 pertsonek hartu dituzte bi dosiak.
 

Adin-tartekako kasuen banaketari dagokionez, talde nagusiak 15 urtetik beherakoak (%26) eta 15 urtetik 29 urtera bitartekoak (%23) dira. Ondotik, 45 eta 59 urte bitarteko taldeak daude (%22), eta 30-44 urtekoak (%17). Azkenik, 60 eta 75 urte bitarteko taldeak (%7) eta 75 urtetik gorakoak (%5). Positibo berrien batez bertzeko adina 33,6 urtekoa da. Generoari dagokionez, % 55 emakumeak dira eta % 45 gizonak.

Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, atzoko kasuak batuz gero, 60.617 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 1.175ekoa.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun