COVID-19: Azken datuak

Nafarroan 111 kasu positibo atzeman zituzten atzo, horietako zortzi Leitzako osasun eremuan, hiru Baztangoan eta bat Donezteben

Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 152 daude ospitalean, horietatik 28 ZIUn.

Azken datuen arabera, 12 positibo atzeman dituzte gure lurraldean: bost Leitzan, hiruna Areson eta Zigan eta bat Donezteben. Nafarroa osoko azken datuei erreparatuta, positibotasun tasa %5ekoa da eta COVID-19agatik gaixotuta ospitalean 152 pertsona zeuden (horietatik 28 ZIUn). Atzeman zituzten 111 kutsatuen batez bertzeko adina 37 urtekoa da. Iazko martxoaz geroztik COVID-19aren ondorioz Nafarroan hildakoen kopurua 1.174koa zen atzo.

Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, 456 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 691 Elizondoko eremuan  (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 405 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 512 Bortzirietan.

Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, maiatzak 7, 2.236 proba egin zituzten (1.357 PCR eta 879 antigeno proba) eta horietatik 111k positibo eman zuten (%5)

COVID-19ak jota, atzo, maiatzak 7, 8 pertsona ospitaleratu zituzten Nafarroan, horietatik 1 ZIUn, eta 0 hildakoren berri eman zuten. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 152 daude ospitalean, horietatik 28 ZIUn.

Ikuspegi geografikotik, Iruñean eta Iruñerrian daude positiboen %37, Tuteran %16 eta Lizarran %11. Gainerako positiboak (%36) Nafarroako bertze eskualde batzuen artean daude banatuak.
Txertaketa-planari dagokionez, Nafarroan 289.481 pertsona txertatu dituzte atzoko egunera arte. Atzo, maiatzak 7, 7.156 txerto paratu zituzten eta, oraingoz, 88.932 pertsonek hartu dituzte bi dosiak.
 

Adin-tartekako kasuen banaketari dagokionez, talde nagusiak 45 eta 59 urte bitartekoak dira (%39), eta 15 urtetik beherakoak (%21). Ondotik, 15-29 urteko taldeak daude (%19) eta 30-44 urtekoak (%11). Azkenik, 60 eta 75 urte bitarteko taldeak (%5) eta 75 urtetik gorakoak (%5). Positibo berrien batez bertzeko adina 37 urtekoa da. Generoari dagokionez, % 50 emakumeak dira eta % 50 gizonak.

Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, atzoko kasuak batuz gero, 60.516 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 1.174koa.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun