Koronabirusa

Igandetik aurrera ez da legezko mugarik izanen Hego Euskal Herrian batetik bestera bidaiatzeko

Ttipi-Ttapa 2021ko mai. 7a, 14:45

Foruzainen kontrola Aranon, Nafarroa eta Gipuzkoa arteko mugan.

EAEko Auzitegi Nagusiak erabaki du Jaurlaritzak ez duela eskumenik herritarren mugikortasuna mugatzeko, behin alarma egoeraren legea indargabetu eta gero. Hori horrela, igandetik aurrera ez da legezko mugarik izanen Hego Euskal Herrian batetik bestera bidaiatzeko.

Alarma egoera larunbatetik iganderako gauerdian bukatuko da; hortaz, igandetik aurrera libre izanen da mugitzea batetik bestera, Hegoaldean behintzat. EAEko Administrazioarekiko Auzien Salak ebatzi du estatuko lege batek soilik ezarri ditzakeela oinarrizko eskubideen murrizketak, eta autonomia erkidegoek ezin dutela osasun legeetan oinarrituta halako neurririk agindu. Beraz, Hego Euskal Herrian joan-etorriak libre izanen dira igandetik aurrera. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun