Koronabirusa

Maiatzaren 17an, 24an eta 25ean 55 eta 59 urtekoak txertatuko dituzte Bortzirietan, Malerrekan eta Leitzaldean

Ttipi-Ttapa 2021ko mai. 7a, 11:30

Poliki-poliki txertoa hartzeko adin-tartea zabaltzen ari dira eta laster 55 eta 59 urte bitartekoekin hasiko dira. Bortzirietan, erraterako, maiatzaren 17an txertatuko dituzte, Malerrekan maiatzaren 24an eta Leitzaldean eta Urumealdean 25ean. Ondoko egunetan adin horretatik goitikoen txertaketarekin segituko dute. Gaur, erraterako, bortz herrietan 60 eta 67 urte bitartekoak txertatuko dituzte Lesakan.

Ikusi hemen ondoko asteetan zein adin-tartetakoak txertatuko dituzten.

Leitzaldea-Urumealdea

  • Maiatzaren 11n, 68-69 urtekoak lehenbiziko dosiarekin txertatuko dituzte.
  • Maiatzaren 25en 55-59 urte bitartekoak lehenbiziko dosiarekin txertatuko dituzte.
  • Uztailaren 8an, 60-65 urte bitartekoek txertoaren bigarren dosia hartuko dute.

Malerreka

  • Maiatzaren 13an, 68-69 urtekoak txertatuko dituzte Doneztebeko kiroldegian. Aitzineko txandan txertatu gabe gelditu ziren 70-79 urtekoek ere horretarako aukera izanen dute eta kasu horretan, interesatuek osasun etxera deitu beharko dute.
  • Maiatzaren 24an, 55-59 urte bitartekoak txertatuko dituzte lehenbiziko dosiarekin eta bigarrena ekainaren 14an hartuko dute.

Baztan

  • Maiatzaren 11n, alde batetik, 68-69 urtekoek txertoaren lehenbiziko dosia hartuko dute eta bertzetik, 70-79 urte bitartekoek txertoaren bigarren dosia.
  • Uztailaren 9an, 60-65 urte bitartekoek txertoaren bigarren dosia hartuko dute.

Bortziriak

  • Maiatzaren 7an, 60-67 urte bitartekoek txertoaren lehenbiziko dosia hartuko dute.
  • Maiatzaren 12an, 70-79 urte bitartean dutenek txertoaren bigarren dosia hartuko dute, baita etxean txertoaren lehenbiziko dosia hartua dutenek ere. 80 urtetik goitiko gutti batzuk ere txertatuko dituzte.
  • Maiatzaren 14an, 68-69 urte dutenek lehenbiziko dosia hartuko dute eta txertatuak izan ez diren 70-79 urte bitarteko herritarrek ere lehenbiziko dosia hartzeko aukera izanen dute.
  • Maiatzaren 17an, 55-59 urte bitartekoak txertatuko dituzte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun