COVID-19: Azken datuak

Nafarroan 125 kasu positibo atzeman zituzten atzo, horietako bat Leitzan

Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 165 daude ospitalean, horietatik 26 ZIUn.

Azken datuen arabera, positibo bakarra atzeman dute gure lurraldean: Leitzan bat. Nafarroa osoko azken datuei erreparatuta, positibotasun tasa %6,2koa da eta COVID-19agatik gaixotuta ospitalean 165 pertsona zeuden (horietatik 26 ZIUn). Atzeman zituzten 125 kutsatuen batez bertzeko adina 34,2 urtekoa da. Iazko martxoaz geroztik COVID-19aren ondorioz Nafarroan hildakoen kopurua 1.174koa zen atzo.

Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, 455 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 688 Elizondoko eremuan  (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 397 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 513 Bortzirietan.

Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, maiatzak 6, 2.007 proba egin zituzten (1.053 PCR eta 954 antigeno proba) eta horietatik 125ek positibo eman zuten (%6,2)

COVID-19ak jota, atzo, maiatzak 6, 14 pertsona ospitaleratu zituzten Nafarroan, horietatik 2 ZIUn, eta 0 hildakoren berri eman zuten. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 165 daude ospitalean, horietatik 26 ZIUn.

Ikuspegi geografikotik, Iruñean eta Iruñerrian daude positiboen %547, Tuteran %16 eta Lizarran %5. Gainerako positiboak (%32) Nafarroako bertze eskualde batzuen artean daude banatuak.
Txertaketa-planari dagokionez, Nafarroan 282.297 pertsona txertatu dituzte atzoko egunera arte. Atzo, maiatzak 6, 8.139 txerto paratu zituzten eta, oraingoz, 86.526 pertsonek hartu dituzte bi dosiak.
 

Adin-tartekako kasuen banaketari dagokionez, talde nagusiak 30-44 urtekoak (%25) eta 15 urtetik beherakoak (%24) dira. Ondotik, 45 eta 59 urte bitarteko taldeak daude (%23), eta 15-29 urtekoak (%18). Azkenik, 60 eta 75 urte bitarteko taldeak (%7) eta 75 urtetik gorakoak (%3). Positibo berrien batez bertzeko adina 34,2 urtekoa da. Generoari dagokionez, % 54 emakumeak dira eta % 46 gizonak.

Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, atzoko kasuak batuz gero, 60.405 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 1.174koa.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun