COVID-19: Azken datuak

Azken bi asteotako 60 kasu positiboetatik 44 Leitzako osasun eremuan atzeman dituzte

Leitzako Osasun Etxearen ikuspegia

Azken bi asteotan, apirilaren 26az geroztik, 60 kasu berri erregistratu dituzte eskualde osoan, eta 60 horietatik 44 Leitzako osasun eremuan atzeman dituzte, 7 Bortzirietan, 6 Doneztebeko osasun eremuan eta 3 Elizondokoan. Eta fokua oraindik gehiago zabalduta, apirilaren 6tik 26ra 105 kasu positibo erregistratu ziren gure lurraldean; 48 Elizondoko eremuan, 26 Leitzakoan, 20 Bortzirietan eta 11 Doneztebeko osasun eremuan.

Data zehatz horietan osasun eremu bakoitzean metatutako positibo kopuruak

  Apirilak 6 Apirilak 26
Maiatzak 6
Doneztebeko eremua 439 450 455
Elizondoko eremua 624 683 688
Leitzako eremua 296 351 396
Lesakako eremua 480 507 512

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun