Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, 455 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 688 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 396 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 513 Bortzirietan.
Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, maiatzak 5, 2.697 proba egin zituzten (1.608 PCR eta 1.089 antigeno proba) eta horietatik 134k positibo eman zuten (%5)
COVID-19ak jota, atzo, maiatzak 5, 5 pertsona ospitaleratu zituzten Nafarroan, horietatik 0 ZIUn, eta 1 hildakoren berri eman zuten. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 168 daude ospitalean, horietatik 29 ZIUn.
Adin-tartekako kasuen banaketari dagokionez, talde nagusiak 15 urtetik beherakoak (%32) eta 30 urtetik 44 urtera bitartekoak (%21) dira. Ondotik, 15-29 urteko eta 60-75 urteko taldeak daude (%15, hurrenez hurren). Azkenik, 45 eta 59 urte bitarteko taldeak (%14) eta 75 urtetik gorakoak (%3). Positibo berrien batez bertzeko adina 34,5 urtekoa da. Generoari dagokionez, % 51 emakumeak dira eta % 49 gizonak.
Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, atzoko kasuak batuz gero, 60.280 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 1.174koa.