Koronabirusa

Uda honetan besta guztiak bertan behera uzteko proposatu die Nafarroako Gobernuak udalei

Ttipi-Ttapa 2021ko mai. 5a, 20:00

FNMCko eta Gobernuko kideak Toki Araubidearen Foru Batzordean
Nafarroako Gobernuak udako jarduera eta ospakizunei buruzko jarraibideen zirriborroa aurkeztu die Toki Araubidearen Foru Batzordeko ordezkariei. Proposamen horretan, pandemia dela eta, aurten herriko besta guztiak salbuespenik gabe bertan behera uztea gomendatzen dute. Hala jakinarazi zieten atzo Juan Carlos Castillo FNMCko presidenteari eta erakunde arteko organo horretan ordezkaritza duten erregidoreei.

Proposamena datorren asteartean bidaliko zaio Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioko Zuzendaritzari, pandemiaren bigarren uda honetan udalek gida gisa erabil dezaten eta, aldi berean, bi administrazioen arteko adostasun-dokumentu baten idazketan aurrera egiteko.

Herriko bestak bertan behera uzteko eskumenak udalen esku dauden arren, protokolo bat bilatu nahi da, Foru Gobernuaren eta FNMCren bermea izanen duena udalerrien posizioa indartzeko. Gobernuko zerbitzu juridikoek argi utzi dute Nafarroako Gobernuak ez duela jaien etendura orokorra ezartzeko eskumenik, udal autonomiaren aurka doalako.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun